Albisteak

 

Etxean gelditzeko agindua indarrean dagoenetik, Praktikatu eta Bizi zerbitzuko kideak eta herriko dinamizatzaile guztiak plangintzak egokitu eta kalitatezko zerbitzua bermatzeko lanean ari dira.

Egungo ezohiko egoera baliatu dute aukera bihurtzeko. Baliabide teknologikoen bidez, etxean daudenei euskaraz praktikatzeko eta bizitzeko tresnak eskainiko dizkiete.

Mintzapraktika-taldeak, adibidez, bideo-hitzordu bidez ari dira batzen. Ekintza osagarriak egungo egoerara egokitu dituzte, hala nola, tailerrak, lehiaketak eta ikastaroak.

Mintzazeaz gain, etxean egin daitezkeen hainbat ideia zabaldu dituzte webgunean https://praktikatuetabizi.blogspot.com/, besteak beste, bideodeiak, umeentzako eskulanak, dantzak eta bestelako ekintzak eta Gabi de la Mazaren kanalean euskal abesti gehiago ezagutzea.

Bestalde, helduek zein adingabeek euskara praktikatzeko era askotariko baliabideak zerrendatu dituzte, esaterako, hedabide euskaldunak, ikus-entzunezko edukiak ikusteko webguneak eta literatura, zientzia eta sukaldaritza web-orriak.

Mintzapraktika - Edukien zerrenda (PDF 251KB)

 Zer egin dezaket? Ezina ekinez egina (PDF 276KB)