Albisteak

 

Orozkoko Gaztetxoko 12 urtetik gorako gazteentzako enigma txapelketa eskainiko du. Dinamizatzaileek astero bidaliko dituzten enigmak argitzean datza jokoa.

Parte-hartzaileek ostiralero jasoko dituzte WhatsApp bidez enigma berriak. Izena emateko, infoinduma@yahoo.es Indumako emailera bidali behar da harremanetarako telefono zenbakia. Informazio gehiago nahi izanez gero, helbide elektroniko horretara idazteko aukera dago.