Albisteak

 

Alarma egoeraren ondorioz etxe batzuetan jasotzen diren larrialdi ekonomikoko egoerei aurre egiteko helburuarekin, Orozkoko Udalak laguntzak eskainiko ditu egoera horretan dauden pertsonentzat eta familientzat.

Norberaren edo familiaren oinarrizko beharrei aurre egiteko baliabiderik ez izatekotan, udal gizarte-zerbitzuekin harremanetan jartzeko aukera dago 94 633 96 33 - 85 telefono zenbakira deituz edo errolda.orozko@bizkaia.org zein alkatetza.orozko@bizkaia.org helbideetara idatziz.

 Informazio gehiago (PDF 411KB)