Albisteak

 

Orozkoko Berdintasun sailak online leiho bat ireki du herrian berdintasuna sustatzeko proposamenekin. Horretan, ikastaroak zein eztabaida eta hausnarketa foroak eskainiko dira, ordutegi eta lan-erritmo librean.

Gaur egun, “Comunicación y uso del lenguaje igualitario” gaztelaniazko ikastaroan izena emateko aukera dago. Hiru astetako -maiatzaren 4tik maiatzaren 24ra- eta 20 orduko kurtsoa izango da. Horretan, berdintasunezko komunikazioa sustatzeko tresnak eskainiko ditu Murgibe berdintasun aholkularitzak.

Doakoa da eta, horretan izena emateko, infoinduma@yahoo.es emailera idatzi beharra dago, ondorengo datuak zehaztuz: izen-abizenak, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.

Izena emateko epea apirilaren 20tik 30era izango da. Plazak mugatuak dira eta Orozkon erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute.

 Informazio gehiago (PDF 176KB)