Albisteak

 

Orozkoko Udalak apirilaren bukaeran Gorbeiako aterpetxean eskaini ohi duen bartenegia atzeratzea erabaki da, Covid-19 birusaren hedapenak eragindako larrialdi egoera dela eta. Beraz, izena emateko epea ere geroko utzi dute eta, aurreko urteetan bezala, Induman egingo da.

Barnetegia Goikogane Mendi Taldeak Gorbeian duen aterpetxean egiten da lau egunetan. Gazteei bideratuta dago, 14 eta 17 urte bitarteko orozkoarrei, hain zuzen ere.

Euskara, elkarbizitza eta lankidetza jorratzeaz gain, eskualdeko historian zein kulturan mendiak duen garrantziaz jabetzeko aukera ere izango dute parte-hartzaileek.

Egungo egoera hobetzen denean, barnetegiaren inguruko informazio gehiago helaraziko da ohiko euskarrietan; webgunean, sare sozialetan edota udal aldizkarian.