Albisteak

 

Orozkoko Udaleko Kultura Sailak udal ikastaroen inguruko proposamenak bilduko ditu, datorren ikasturteari begira. Horretarako, albiste honetan atxikita dagoen orria prestatu dute.

Herritarrek infoinduma@yahoo.es helbidera bidali ditzakete euren ekarpenak. Gaiaren inguruko edozein zalantza argitzeko, Indumarekin harremanetan jartzeko aukera dago, email horretara idatziz.

Proposamenak egiteko epea maiatzaren 8an amaituko da.