Albisteak

 

Egungo konfinamendu egoera baliatuta, Orozkon etxeko hizkuntza ohituretan eragitea du helburu Etxealditik Euskaraldira izeneko ekimenak. Aurkezpena apirilaren 20an izan da eta, ekimen bateratu baten bitartez, maiatzaren 3an amaituko da iniziatiba.

Euskara etxetik eta etxean bultzatzeko helburuarekin, apirilaren 24tik 30era, hizkuntza ohiturak aldatzeko edo finkatzeko proposamenak plazaratuko dituzte egunero Euskaraldiko arduradunek. Herritar bakoitzak bere erritmora egiteko aukera izango du.

Orozkoko Udalak horrekin bat egin du, euskararen erabilera herrian sustatzeko, hain zuzen ere. Udalerri euskaldunetan, herriko erabilera datuen eta etxeko erabileraren datuen artean alde nabaria dago. Orozkon, adibidez, euskararen ezagutza %61,55ekoa da; etxeko erabilera, berriz, %20,41ekoa.

https://www.youtube.com/watch?v=9aDKT9Q2tzM&app=desktop

https://www.youtube.com/watch?v=nKDJg3FAcUc