Albisteak

 

Orozkoko Udalak ohiz kanpoko osoko bilkura deitu du gaur, apirilaren 24an, arratsaldeko 19:00etan. COVID-19 birusaren pandemiak eragindako krisialdian egoera ekonomiko zailean dauden eta, ondorioz, baliabide faltagatik oinarrizko premiak bete ezin dituzten familiei laguntzea da horren asmoa.

1/2020 kreditu aldaketa, kreditu gehigarriaren modalitatea: familientzako ongintzazko eta laguntzazko arretak, hasieraz onartzea, alarma egoeraren ondorioz premia-egoeran dauden familientzako zein jarduera ekonomikoentzako -enpresa eta autonomoentzako- laguntzak onartzea eta erreguak eta eskaerak jasotzen dira gai zerrendan.