Albisteak

 

Apirilaren 24tik, hizkuntza ohiturak aldatzeko edo finkatzeko proposamenak plazaratzen ari dira egunero Euskaraldiko arduradunak.

Nahiz eta ekintzak apirilaren 30ean amaituko diren, euren erritmora egiteko aukera izango dute orozkoarrek.

Orain arte proposatutako jarduerak ondorengoak dira:

#1 Jolastu etxean, jolastu Euskaraldira (apirilak 24)
#2 Pintxopotea euskaraz (apirilak 25)
#3 Gonbidatuko dugu euskara gure mahaira? (apirilak 26)
#4 Bete ditzagun sareak esker on mezuekin!! (apirilak 27)
#5 Erosketak egitean ere, lehen hitza euskaraz egingo dugu? (apirilak 28)

Horrekin batera, etxeko leihoan koloretako puntua sartzera animatzen dituzte herritarrak. Parte hartu nahi izatekotan, euskaraldiaorozko@gmail.com helbidera bidali daitezke puntu horien argazkiak edota bideoak apirilaren 30era arte.

Orozkoko Udalak ekimenarekin bat egin du, euskararen erabilera herrian sustatzeko, hain zuzen ere. Udalerri euskaldunetan, herriko erabilera datuen eta etxeko erabileraren datuen artean alde nabaria dago. Orozkon, adibidez, euskararen ezagutza %61,55ekoa da; etxeko erabilera, berriz, %20,41ekoa.

https://www.youtube.com/watch?v=aWeh2sgjIa4