Albisteak

 

Garai honetan urteak betetzen dituzten umeentzako opari berezia prestatu du Orozkoko Udalaren Kultura Sailak. Haurren fikziozko pertsonaia faboritoekin kontaktuan jarriko dira, horiek adingabeentzako zorion-gutunak idatz ditzaten. Ekimena 2 eta 10 urte bitarteko haurrentzat bideratuta dago.

Norbaiten urtebetetzea garai honetan bada eta gutuna jaso nahi badu, infoinduma@yahoo.es helbidera idazteko aukera du, ondorengo datuak zehaztuz: pertsonaiaren izena, izen-abizenak eta etxeko helbidea. Urtebetetze egunean, sorpresa bat izango du postontzian!!!