Albisteak

 

Arabako Foru Aldundiak, Arabako Koadrilen eta Udalen Berdintasunerako Teknikarien Sareak abian jarritako online gunea da #LAIAPlazara.

Gune horretan, bizipenak partekatu eta emakumeen beharrei erantzun ahal izango zaie Covid-19 delakoaren testuinguruan.

Plaza birtual bat non elkartu, partekatu, pentsatu, sentitu, zaindu, bota eta elkarlagundu.

Erronka horretan, ZUEK zarete PROTAGONISTAK. Lagunduko gaituzue? Goazen plazara! www.laiaplazara.eus/

Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago jasotzeko, Orozkoko Berdintasun sailarekin harremanetan jartzeko aukera dago berdintasuna.orozko@bizkaia.eus helbidean eta 94 633 93 66 telefono zenbakian.