Albisteak

 

Egungo osasun-krisia dela eta, alarma-egoeran sortutako premia egoerei aurre egiteko laguntzen araudia onartu du Orozkoko Udalak apirilaren 24ko ezohiko osoko bilkuran. Laguntza horiek herriko familia eta pertsonei bideratuta daude.

Bere eskumenen barruan eta baliabide propioekin, Udalak neurriak hartu ditu diru-sarrerarik gabe geratu diren herritarrei oinarrizko beharrak asetzen laguntzeko. Horretarako, 90.000 euroko partida batzuk abian jartzea onartu da, diruzaintzako gerakinaren kargura.

Udala laguntzen bigarren fase bat onartzeko lanean ari da, jarduera gelditu behar izan duten enpresa eta autonomoei udal-tasen kobrantza kentzeko edo murrizteko.

Dagoeneko onartu diren neurrien helburua da egungo egoeraren ondorioz baliabideak galdu dituzten pertsonak eta familiak babesik gabe ez geratzea. Berdin dio zein den diru-sarrerak galtzeko arrazoi zehatza: langabezian geratzea, itxi behar izatea edo beste edozein arrazoi ekonomiko bat.

Onartutako neurri horiek berrikusi eta egoerara egokituko dira, beharrezkoa izanez gero.

Neurri horiek hartzen dituzten pertsonek Orozkon izan beharko dute bizilekua, eta ezin izango dute Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) baino diru-sarrera handiagorik izan, bizikidetza-unitateko kide-kopuruaren arabera.

Halaber, eskatzaileek ezin dute eduki gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren urteko zenbatekoa halako lau baino gehiagoko ondarerik.