Albisteak

 

Miren Amuriza Plazak idatzitako “Basa” liburuaren inguruan, irakurketa klub feminista burutuko du Josune Muñoz San Josek, Laia Eskolaren eskutik.

Saioa maiatzaren 6an, asteazkenean, izango da, 17:30etik 19:30era. Era birtualean eskainiko dute: Zoom bidez egingo da eta obra eLiburutegian irakur daiteke.

Parte hartzeko edota informazio gehiago jasotzeko, cayala@ayto.araba.eus helbidera idazteko edo 686 58 78 89 telefono zenbakira deitzeko aukera dago.