Albisteak

 

Orozkoko Udalak erantzuna eman dio Ikusita Olgetan Euskal Pilota elkarteak aurkeztutako idatziri. Udaletxearen ondoko frontoian kirolari federatuek entrenatzeko baimena eskatu du elkarteak.

Maiatzaren 3ko SND/388/2020 Aginduak, 9-1 artikuluan zehazki “Beste kirolari federatu batzuk” aipatzen denean, adierazten du kirolariek entrenamenduak egin ahal izango dituztela aire zabalean.

Udalaren ustez, artikulu horren arabera ariketa fisikoa zein entrenamenduak espazio naturaletan egin behar dira, eta ez konfinatuetan, kasu honetan bezala.

Orozkoko pilotalekuak ez ditu eskatutako baldintzak betetzen, esparru estali eta babestua baita, eta beraz, ezin da baimenik eman hori erabiltzeko.

Berriz ere, Orozkoko Udalak gogorarazi nahi du, egungo osasun-alertan, ahalegin guztiek pandemia kontrolatzera jo behar dutela.