Albisteak

 

Tamaina handiko etxeko hondakinak eta berrerabilgarriak jasoko dira berriro; osasun larrialdiaren ondorioz zerbitzua eten ondoren.

Hondakin berrerabilgarriak edukiontzi zurian botatzen dira; tamaina handikoak, aldiz, Laudioko Garbigunean utzi beharko dituzte orozkoarrek. Garbigunea astelehenetik larunbatera, 08:00etatik 20:00etara, eta igandeetan, 09:30etik 13:00etara, dago zabalik.

Zalantzak argitzeko edota informazio gehiago eskatzeko, 900 840 230 telefono zenbakira deitzeko aukera dago.