Albisteak

 

Erizain-laguntzailea da Gurutzetako larrialdi orokorretan eta Covid-19 duten pazienteekin egin du lan

Koronabirusagatik bajan zaude orain eta, lehen, bazenekien eramailea izan ahal zinela. Nolakola da egoera? Nola sentitzen zara?

Beldurra sentitu dut hasieratik. Ez dugu gaixotasuna % 100ean ezagutzen. Medikuak esan dit lasai egoteko, immunizatuta bainago. Baja amaitzean, lanean hasiko naiz eta berriro egongo naiz kontaktuan koronabirusarekin. Ze puntutara arte izango naiz immune hurrengo brote batean?

Etxean neurri berezirik hartu duzu?

Bai, logela batean isolatuta egoteko esan zidaten. Zer gertatzen da? Nik 3 seme-alaba  ditut eta horietako batek ez du egoera ulertzen. Denbora osoan sartzen eta ateratzen da. Ezin  naiz 24 orduz bakarrik egon. Ez ditut besarkatzen ezta musurik ematen ere, baina oso zaila da.

Zer nolako giroa dago ospitalean?

Oso gogorra. Normalean senide batekin egoten dira pazienteak; koronabirusa dela eta, orain ezin da. Hiltzeko zorian badaude, pertsona bati uzten diote pasatzen. Kasu batean, aita agurtzeko esan zioten semeari, baina ezin izan zuen bera arrisku-taldekoa baitzen. 



Uste duzu hemendik aurrera jendeak garrantzi handiagoa emango diola zure lanari?

Gustatuko litzaidake. Egoera honetatik ikasi beharko genuke zein garrantzitsua den osasuna. Zer egin dezakezu diru askorekin baina osasuntsu ez bazaude? Garrantzitsuena osasuna da.