Albisteak

 

Hiru dimentsioko inprimagailu baten bidez, 150-200 kareta sortu ditu eskuzabaltasunez Orozkon banatzeko

Zerk bultzatu zintuen donazio horiek egitera?

Lagun batzuk hasi ziren karetak egiten. Nolabaiteko beharra zegoela antzeman genuen eta hori asetzen lagundu nahi nuen.

Boluntario talde bateko kidea zara beraz?

Ez, baina ezagutzen ditut beste pertsona batzuk  euren kabuz ari direnak materiala egiten. Talde horiek, batik bat, Bilbo edo herri handietakoak dira. Hemen ez zegoenez ezer, saiatu nintzen, besteak beste, herriko osasun zentroari eta egoitzari laguntzen.

Nola kudeatzen duzu material horien banaketa?

Hasieran nire anaiaren lagun baten ama arduratzen zen. Galdaoko ospitalean egiten du lan eta etxera etortzen zen karetak hartzera. Geroago, alkatearen bitartez hasi dira karetak Orozkon banatzen.

Zaila da horrelako materiala etxean eratzea?

Ez, konplexuena inprimagailua ondo ezartzea da, karetak ondo egiteko. Kalibrazio handia behar du. Lehenengo karetak pixka bat txarrago atera ziren, kalitateari dagokionez. Denborarekin, gero eta hobeto ateratzen dira. Prestakuntza behar da.

Diseinuak ere zuk egiten dituzu?

Nik nire diseinuak egiten ditut beste proiektu batzuetarako, baina hau Osakidetzaren eta karetak egiten dituen talde baten artean egin zuten. Diseinu hori librea zen; beraz, hartu nuen.