Albisteak

 

Orozkoko Gaztetxokoak 'Kontu-Kantari' izeneko ekintza berria antolatu du. Horretan, konfinamenduan bizitako esperientzien berri eman ahal izango dute herritarrek.

Parte hartzeko, ipuinak, kontakizun laburrak, poemak eta esaldiak, besteak beste, idatz daitezke; gehienez jota Word orrialde batean (Arial 12 tipografian) aurkeztu behar dira testu horiek.

Epea ekainaren 12an amaituko da eta, izena eman nahi izanez gero, infoinduma@yahoo.es helbidera idatzi beharra dago, parte-hartzailearen adina eta izena edo ezizena zehaztuz.