Albisteak

 

Maiatzaren 17an izan zen LGTBI+fobiaren kontrako eguna aldarrikatzeko helburuarekin, Zinegoak festibalaren azken edizioetan parte hartu duten hainbat lan batu ditu Orozkoko Udalaren Berdintasun arloak. Horiek guztiak online eta doako sarbidearekin eskura daitezke.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan, Zinegoak festibalaren film laburren proiekzioa antolatu zuen Udalak, baina bertan behera utzi behar izan zen Covid-19 birusaren hedapena dela eta.

Streaming proposamen berri hauetan, hainbat jarrera LGTBI+fobiko salatzen dira, agerikoak eta ikusgarriagoak direnak, baina baita egunerokotasunean pairatzen diren zeharkako eta ezkutuko jarrera horiek ere.