Albisteak

 

Udalak bikoiztu egin du auzotarrentzako arreta psikologikoko zerbitzuaren eskaintza. Ondorioz, astean 5 orduko arreta izatetik, astean 10 orduko zerbitzua izatera igaro da.

Gizarte Ongizate Sailak eskaintzen duen prestazioa da, eta orain indartu egin dute egungo alarma-egoerak eta konfinamenduak herritarrengan eragin dezaketen eragin psikologikoa minimizatzen laguntzeko.

Zerbitzua eskatu edo informazio gehiago jaso nahi izanez gero, 688 769 123 telefono zenbakira deituz egin daitezke kontsultak, ondorengo ordutegian: ostegunetan, 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:30era, eta ostiraletan, 10:00etatik 13:00etara.