Albisteak

 

Jende aurreko ordutegi berria izango du ekainean Indumak. Astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara, eta astearteetan eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara eskainiko dute zerbitzua.

Bulegora sartu baino lehen, maskara jarri behar da. Gainera, orozkoarren osasuna bermatzeko, tenperatua neurtuko diete sartzen diren herritar guztiei. Bertan jendea egonez gero, kanpoan itxaron beharra dago, segurtasun-distantzia mantenduz.