Albisteak

 

Herriko haurren eta ekintzetan lan egiten duten pertsonen osasuna eta segurtasuna zaintzeko, ez dira udalekuak eskainiko aurten. Neurri horren bidez, Udalak aintzat hartu ditu COVID-19 birusaren hedapena geldiarazteko osasun-agintariek eman dituzten gomendioak.

Era berean, aurten ez dira San Joan jaiak ospatuko, Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak eta Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) emandako gomendioak betetzeko. Aholku horien arabera, edukiera murriztu, distantzia soziala mantendu, sarbideak kontrolatu eta ekitaldi jendetsuak saihestu beharra dago.

San Joan azoka, ordea, ekainaren 21ean egingo da, igandean. Ekoizleen eta bertara joaten direnen osasuna babesteko, beharrezko prebentzio-neurri guztiak hartuko dira.