Albisteak

 

Ekaina eta uztaila bitartean, ordutegi berezia izango du Orozkoko udal liburutegiak. Zehazki, 12:00etatik 14:00etara irekiko ditu ateak.

COVID-19 birusaren aurreko prebentzio neurriak hartuko dira, besteak beste, liburuak sarrerako kutxan utzi beharko dira eta, segurtasuna bermatzeko, maskara eta gel hidroalkoholduna erabili behar dituzte herritarrek. Itzultzen den materiala 14 egunez utziko da berrogeialdian, banako poltsetan.