Albisteak

 

Ekainaren 2tik aurrera irekiko dituzte ateak Orozkoko Museo Etnografikoak eta Gorbeiako Turismo Bulegoak, COVID-19 birusaren aurrean segurtasuna bermatzeko prebentzio-neurri guztiak hartuz.

Ordutegia asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara izango da; ostiral eta larunbatetan, 16:00etatik 18:00etara ere egongo dira irekita. Uztailean eta abuztuan, astelehenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16: 00etatik 18:00etara, irekiko dute.

Museoak zein bulegoak kontingentzia-plan bana egin dute bisitarien segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko, eta horiei osasun-agintariek ezarritako araudia betetzea eskatu diete.