Albisteak

 

Iñaki Plazaren eta Kepa Calvoren eskutik, “Perku Tak” munduko perkusio tresnen kontzertu didaktikoa izango da Orozkoko Kulturbarikuak ekimenean. Ekainaren12an, ostiralean, izango da, 19:00etan Donibane Aretoan.

COVID-19 pandemia dela eta, edukiera murriztua izango du eta ikusleen arteko distantzia mantendu beharko da. Herritar bakoitzak bere maskara eraman behar izango du. Horrekin batera, aretora sartu baino lehen, eskuak garbitzea derrigorrezkoa da.