Albisteak

 

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) online ingurunerako euskarazko edukiak eta bestelakoak diruz laguntzeko deialdia martxan jarriko du udan, "GOZATU SAREAN EUSKARAZ!" lelopean.

Kanpaina sareetan burutuko da, hala nola, Youtuben, Instagramen, Twitterren eta Facebooken, eta Eusko Jaurlaritzak inoiz sustatutako produktuak aukeratu dituzte zabaltzeko. Lehenengo fasean, aisialdiarekin eta kirolarekin lotutako eduki eta baliabideak zabalduko dira; hurrengoetan, berriz, beste baliabide batzuk, besteak beste, kulturalak, eta euskara ikasteko lagungarriak.

Erakunde horrek urteak daramatza baliabideak bultzatzen. Diru-laguntza deialdietan edo beste sustapen-lerro batzuetan parte hartu duten guztiei esker, euskaraz aritzeko baliabide ugari daude herritarren eskura.

Alabaina, antolatzaileen esanetan, askotan ez da erraza izaten eduki horietara heltzea, merkatuan euskaraz dauzkagula jakin ere, ez dakitelako herritarrek. Kasurik txarrenean, gerta daiteke produktu horiek Interneteko zabaltasunean galtzea, edo aurreikusitako erabiltzaile-kopurua txikiagoa izatea.