Albisteak

 

Udalak 2020ko udal aurrekontuetako zenbait gastu-kapitulu egokitu ditu egungo larrialdi egoerara, ardurazko neurriak ezarrita. Pandemiak sorrarazi duen osasun krisiak eragin ekonomikoa izan du udal aurrekontuan.

COVID-19 krisia dela eta aurreikus daitezkeen ondorio ekonomikoak minimizatzea da helburua, udal zergen kobrantza zein Bizkaiko Foru Aldundiak udalentzat bideratzen duen diru-kopurua murriztea espero baita.

Egungo egoera ikusita, hainbat ekintza gauzatuko dira Hirigintza Arloan, baina ez aurtengo ekitaldirako aurreikusita zeuden guztiak. Izan ere, aurrekontuak doitu behar izan dira koronabirusak eragindako gastuei aurre egin ahal izateko.

Orozkon gauzatuko diren ekintzen artean, honakoak nabarmentzen dira:

  • Bideak konpontzen jarraituko da, baina espero zen aurrekontuaren erdiarekin (90.000 €).
  • Udal partidetan aurreikusitako lau zubietako bi berrituko dira (45.000 €).
  • Eskolako jolasgunea eta herriko haur-parke bat egokitzeko lanak abian jarriko dira.
  • Hondatuta dauden hainbat kale eta aparkaleku margotzea aurreikusi da.
  • Herriko Correos posta-bulegoa lekualdatzeko aukera aztertuko da.