Albisteak

 

Aurten ere Lore-dekorazio lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute orozkoarrek. Bi kategoriatan lehiatuko dira, alde batetik, balkoien kategorian eta, bestetik, balkoien eta lore-txokoen kategorian.

Kategoria bakoitzeko irabazleek 100 euro jasoko dituzte; bigarren eta hirugarren sailkatuek, aldiz, 50 eta 25 euro, hurrenez hurren.

Sari banaketa Museoan izango da, irailaren 5ean, 12:00etan.

Izen-emateak uztailaren 20a baino lehen egin behar dira, Induma Informazio Bulegoan, 94 633 99 45 telefono zenbakian edo infoinduma@yahoo.es helbide elektronikoan.

 Txapelketaren oinarriak (PDF 376KB)