Albisteak

 

Udal informazioa errazago helarazteko eta herritarrekin komunikatzeko tresnak hobetzeko helburuarekin, 'Orozko Zabaltzen' mugikorretarako aplikazioa jarri du martxan Orozkoko Udalak. Plataforma digital honek orozkoarren partaidetza eta lankidetza erraztuko ditu, udal kanal berriei esker.

'Orozko Zabaltzen' plataforma digitalean, 'Kalezaindu' atala eskainiko da. Horren bidez, matxurak, hausturak eta kalteak azkarrago eta modu eraginkorragoan jakinarazteko aukera izango dute herritarrek. Modu horretan, arinago eta eraginkortasun handiagoz erantzungo zaie.

Horrekin batera, herritarrentzat interesgarriak diren hainbat gairi buruzko abisuak jasotzeko bidea izango da app-a, besteak beste, errepide mozketei eta autobus ordutegien aldaketei buruzkoak, baita kultura, kirol eta jaien ingurukoak ere.

Aplikazioan hala adierazten duten erabiltzaile guztiei bidaliko zaie udal abisu horiek. 'Orozko Zabaltzen' ordenagailuetan ere izango da eskuragarri.

Berrikuntza gisa eta COVID-19 birusaren hedapenaren aurrean, udal igerilekuen edukiera denbora errealean ezagutu ahal izango dute herritarrek aplikazioaren bidez.

Era berean, udalerriko kultur agenda azkar kontsultatzeko aukera ere eskainiko du app-ak, eta horretan jasoko diren ekintzak etengabe eguneratuko dira.