Albisteak

 

Orozkoko Udalak automatikoki kudeatuko ditu aurten igerilekuen okupazio-mailak, kiroldegiaren sarreran dagoen pertsonak zenbatzeko sistema baten bidez eta ikuspen artifizialeko teknologian oinarrituta. Udal igerilekuek ekainaren 22an, astelehenean, irekiko dituzte ateak.

Osasun-krisiaren ondorioz ezarritako higiene eta distantzia sozialeko neurriak betetzen direla bermatzea da helburua, orozkoarren osasuna eta osotasuna babestu ahal izateko tokiko aisialdiaz gozatzen duten bitartean.

Teknologia horrek bildutako datuak BiscayTIKek ere garatutako 'Orozko Zabaltzen' aplikazio osagarrian irauliko dira, eta gailu mugikorretan zein ordenagailuetan izango dira ikusgai.

Horrela, herritarrek erraz kontsultatu ahal izango dute igerilekuetako plaza libreak. Hau da, aldez aurretik jakingo dute instalazioetara sar daitezkeen ala ez. Informazioa denbora errealean eskuratzea arinduko du app-ak.

Zehazki, edukieraren ehunekoak emango ditu aplikazioak, Orozkoko udal igerilekuen neurrien arabera.

Hainbat gomedio eta arau zehaztu ditu Udalak segurtasuna bermatzeko helburuarekin:

Arauak:

  • Gehienezko aforoa 315 pertsonekoa da.
  • 12 urte baino gutxiagoko umeek pertsona helduekin batera joan behar dute.
  • Aldageletan gehienez 10 pertsona egon daitezke batera. Barruko dutxak ezin dira erabili.
  • Aulki tolesgarriak ezin dira instalazioan bertan utzi.
  • Uretara ezin dira sartu segurtasunerako edo bainurako ez diren elementuak.

Gomendioak:

  • Instalaziora ahalik eta tramankulu gutxien ekarri (jostailuak...).
  • Beste pertsonekiko segurtasun tartea mantendu.
  • Higienea mantendu. Eskuak maiz garbitu.
  • Gehienez 3 orduko egonaldia gomendatzen da, denok igerilekuez goza dezagun.