Albisteak

 

Berdintasun Zerbitzuen lan estrategikoari jarraipena emateko, eta Red Kuorum S.L. enpresaren laguntza teknikoarekin, “Orozkoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana”ren diagnostikoa zein ebaluazioa egiteko prozesua hasi da “Orozkoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana” egiteko asmoz.

EAEko Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 4/2005 Legearen arabera, diagnostiko, ebaluazio eta plangintzarako dokumentuak egitea oinarrizkoa da Berdintasunari dagokion egoeraren bilakaera ezagutzeko eta, horrenbestez, jardun beharrak eguneratzeko.

Hori dela eta, udal teknikarien eta politikarien bileran herritarrei parte-hartzea eskatzen zaie. Batzar horretan Berdintasunari eta 4/2005 Legeari buruzko formazio-ekintza saio bat egingo da.

Udaletxearen 3. solairuan izango da, 18:30ean, ekainaren 24an.
 
Saio honek hiru helburu dauzka:

  • II. Planaren diagnostikoa zein ebaluazioa prestatzeko eta Berdintasunerako III. Plana egiteko lan proiektua aurkeztea eta kontrastatzea.
  • Sailarteko jarduera eta proiektuaren bultzada politikoaren beharrak koordinatzea.
  • Berdintasunaren inguruko zalantzak argitzea eta Berdintasunari buruzko oinarrizko ideiak partekatzea.