Albisteak

 

Aurreko urteetan bezala, argazki lehiaketa antolatu du udalak eta irabazlearen irudiekin urteko udal egutegia ekoitziko da.

Parte-hartzaile bakoitzak herriarekin lotutako 20 argazki bidali beharko ditu infoinduma@yahoo.es posta helbide elektronikora, emailearen gaian -OROZKO KLIK 2020- jarriz eta ondorengo datuak zehaztuz:

Bildumaren izenburua, erabilitako kamera-mota, izen-abizenak, NAN zenbakia, posta helbidea, kalea/plaza/etorb., posta kodea, herria, harremanetarako helbide elektronikoa eta telefono zenbakia.

Argazki sorta irabazleak 300 euro jasoko ditu sari gisa. Irailaren 14tik 18ra, epaimahaiak txapelketan aurkeztutako lanak aztertuko ditu. Emaitza irailaren 21ean argitaratuko da Orozkoko Udalaren web-orrian.

Argazkiak JPG artxiboak izan behar dira, gutxienez 1.024 x 1.024 pixeleko erresoluzioarekin. Ez da onartuko beste lehiaketa batean saritutako argazkirik

 Oinarriak (PDF 72KB)