Albisteak

 

Astean zehar 09:00etatik 15:00etara irekiko ditu ateak Indumak uztailean. Abuztuaren 1etik 17ra itxita egongo da; hortik aurrera, aldiz, berriro irekiko du 09:00etatik 15:00etara. COVID-19 birusaren hedapena dela eta, hainbat prebentzio-neurri hartu dituzte.

Bulegora sartu baino lehen, maskara jarri behar izango dute herritarrek eta tenperatura neurtuko zaie sartzen diren pertsona guztiei. Bertan jendea egonez gero, kanpoan itxaron beharra dago, segurtasun-distantzia mantentzeko.