Albisteak

 

Uztailean zehar hainbat haurrentzako tailer egingo dira Orozkon, Gaztetxokoaren eskutik. Astelehenetik ostiralera eskainiko dira, 11:00etatik 13:00etara, Gaztetxokoaren aurreko pergolan. Euria egingo balu, bertan behera geratuko lirateke aurreikusitako ekintzak.

Egungo COVID-19 pandemia dela eta, beharrezko prebentzio-neurriak hartu dira. Umeen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko, adibidez, markak margotu dira lurrean.

Tailerretara heldu bezain laster, tenperatura neurtuko zaie haurrei eta begiraleek gurasoei galdetuko diete ea harremanetan egon diren koronabirusa izandako norbaitekin. Horrekin batera, segurtasunarekin lortutako ohar batzuk jasoko dituzte familiek.

Plazak mugatuak izango dira eta egunero 8 umek parte hartuko dute eskulanetan. Hala ere, etxe bereko neba-arrebek plaza bakarra beteko dute, nahiz eta adin ezberdinetakoak izan.

Erabiliko duten materiala ume bakoitzaren mahaian egongo da. Ekintzak hasi baino lehen, eskuak eta eskumuturrak garbituko dituzte gel desinfektatzailearekin. Behin eserita daudenean, maskara kendu ahal izango dute, euren artean segurtasun-distantzia izango baita.

Gunean sartzeko zein ateratzeko, banan banan joango dira haurrak. Aurreikusita dago saio bakoitzak 2 ordu irautea.