Albisteak

 

Pertsona autonomoentzako eta mikroenpresentzako laguntza-lerro berria onartu ditu udalak, alarma-egoeraren ondorioz fakturazioan %50eko beherapena izan edo jarduera eten behar izan zuten enpresa txikiei zein autonomoei laguntzeko.

Udal-prestazio hauek bideratuta daude negozio edo merkataritza-jarduera horien gastu finkoei aurre egitera, hala nola, denden, kafetegien, jatetxeen, tabernen, industrien eta lantegien hainbat gastu. Alarma-egoerak udalerrian eragindako egoera ekonomiko zailei erantzutea da helburua.

Laguntzen aurrekontua

Laguntza-sorta berri honetarako 25.000 euroko aurrekontua onartu da. Hala ere, zenbateko hori nahikoa ez bada partida eskaera guztiei erantzuteko, diru-hornidura handitu ahal izango da.

Lan-jarduera eten behar izan ziren kasuetan, 1.000 eurorainoko diru-laguntzak eskainiko dira, besteak beste, mantentze-lan, hornidura, makineria, instalazio, aholkularitza, kontularitza, errentamendu eta aseguru-prima gastuei aurre egiteko.

Zenbateko horri 250 euro gehitu ahal izango zaio hileko alokairu gisa, itxita egon ziren bitartean negozioek alokairu ordaintzen jarraitu behar izan balute.

Bestalde, jarduera eten ez bazen baina horren fakturazioa %50 baino gehiago murriztu bada, diru-laguntza 500 eurokoa izango da gehienez, eta 250 euro gehitu ahal izango dira alokairu gisa. Kasu honetan, epea izango da alarma-egoeraren hasieratik, martxoaren 14tik, amaitu zen arte, hau da, 2020ko ekainaren 20ra arte.

COVID-19aren aurkako laguntza-planak

Deialdi berri honek osatu egingo ditu Orozkoko Udalak aurreko hilabeteetan onartutakoak, hau da, 2020ko apirilaren 1etik abenduaren 31ra arteko udal-tasen salbuespena, bezeroek beharrezko distantziak gordetzeko helburuarekin terrazen espazio publikoa handiagotzea eta material desinfektatzailea, NBEak nahiz aholkularitza fiskala ematea.

Oinarriak hemen