Albisteak

 

UEMAko kide diren herri guztietako etxeetara urtean bitan paperean banatzen den ‘Berripapera’ euskarri digitalean argitaratu da aurten.

Aldizkarian hainbat gai jorratu dituzte, besteak beste, online ikastaroak, ‘Bertatik Bertara’ kanpaina eta euskara ETBn. UEMAren webgunean irakur daiteke, https://www.uema.eus/2020/06/30/uemaren-berripapera-51-2020ko-ekaina/ helbidean, hain zuzen ere.

Zuzendaritza batzordeak 2020ko lehenengo ale hori digitalean publikatzea erabaki zuen COVID-19 pandemia zela eta; bigarren zenbakia, berriz, paperean banatuko da udazkenean.

Bestetik, nabarmentzekoa da orain arte argitaratu diren zenbaki guztiak https://issuu.com/uema_eus web-orrian kontsulta daitezkeela.