Albisteak

 

Orozkoko Kulturbarikuak aurrez aurrez egingo dira berriro. Izan ere, uztailaren 10ean, 'Amatxik Dixit' saioa izango da Donibane Aretoan, 19:00etan.

Egungo COVID-19 pandemia dela eta, hainbat segurtasun-neurri hartu dira. Besteak beste, ekintzaren edukiera mugatua izango da eta ikusleen arteko distantzia mantendu beharra dago.

Horrez gain, herritar bakoitzak maskara eraman behar izango du eta, sartu baino lehen, eskuak derrigorrez garbitu.