Albisteak

 

Gurutze Gorriaren laguntzarekin, mugikortasun urriko pertsonentzako garraio zerbitzua abian jarriko du Orozkoko Udalak uztailaren 12an, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta.

Doako zerbitzu horrek botoa emateko eskubidea erraztuko die hainbat arrazoirengatik hala eskatzen dutenei.

Zerbitzua eskatu nahi duten herritarrek udalarekin harremanetan jarri beharko dute 946 33 96 33 telefono zenbakian.