Albisteak

 

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak bultzatutako 'Bertatik Bertara' kanpainarekin bat egin du Orozkoko Udalak. “Gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” lelopean, herri euskaldunek beren baitan biltzen duten aberastasuna ikusaraztea eta aldarrikatzea du helburu.

Euskaldunen garapenarekin lotutako hainbat ekimen antolatuko dira udan, tokian tokiko produktuen eta ekonomia sozial eraldatzailearen inguruan udalaren aldetik nola lagundu daitekeen hausnartzeko eta lanerako ildo berriak abiarazteko.

Kanpainaren lehen euskarriak udako lehen hilabeteetarako aurreikusi eta prestatu ditu UEMAk. Udal bakoitzak material horiek banatuko dizkie herriko merkatariei, ostalariei nahiz zerbitzu sektoreko eragileei, herritarrengana eta bisitariengana heltzeko bitartekari ezin egokiagoak direlakoan. Horrekin batera, hedabideetan komunikazio kanpaina ere gauzatuko da.