Albisteak

 

Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapenean genero ikuspuntua txertatzeko prozesua abiatuko du Orozkoko Udalak, aditua den enpresa batekin elkarlanean.

Egun espazio publikoa eta pribatua ulertzeko zein arautzeko dauden moduen ondorioz, udalerrietan jarduera jakin batzuk ikusgarriagoak eta garrantzitsuagoak izan ohi dira. Hori dela eta, genero maskulinoaren rola hiria aztertzeko eta eraikitzeko eredu gisa hartu da.

Horrenbestez, pertsonen eguneroko bizitza hiri-erabakien erdigunea bihurtzea da helburua, espazioaren diseinuak sor ditzakeen desparekotasunen aurka.

Plan horretan, herritar parte-hartze aktiboa sustatuko du udalak, batez ere, hirigintza prozesuetatik historikoki baztertuta egon diren emakumeen ekarpenak ezagutzeko. Hiru elkarrizketa sakon gauzatzea aurreikusi dute, non herriko bost emakumek parte hartuko duten.