Albisteak

 

Antolinzaleak jai batzordeak eta Orozkoko udalak 2020ko sanantolinak bertan behera uztea erabaki dute, koronabirusaren kutsadura arriskua saihesteko. Uztailean zehar batzar batzuk egin dira osasun-egoerara egokitutako ekitaldiak antolatu ala ez erabakitzeko. Azkenean, aho batez erabaki da aurtengo jaiak ez ospatzea, lehentasuna izurritea kontrolatzea eta osasun publikorako arriskuak saihestea baita.

Datorren urtean gogo gehiagorekin ospatuko ditugu jaiak!