Albisteak

 

Bando baten bidez, Sanantolinak izango liratekeen egunetan arduraz jokatu behar dela gogorarazi du Udalak, COVID-19rekin kutsatzea saihesteko helburuarekin.

Besteak beste, aurten jaiak ez ospatzea, osasun publikoa arriskuan jar dezaketen bilerak eta kontzentrazio sozialak ez antolatzea eta osasun-neurri guzti-guztiak betetzea eskatu dute.

Orozkoko Udalak konfiantza du, beste behin, orozkoarren erantzukizunean, sen onean nahiz irizpide onean.

Bandoa (PDF 311KB)