Albisteak

 

Udalak hainbat ikastaro eskainiko ditu 2020-2021 ikasturtean: marrazkilaritza, joskintza, yoga, mantentze-gimnasia, trikitixa, panderoa, txalaparta eta dantzak. Horien guztien izen-emateak irailaren 7tik 16ra burutuko dira.

Informazio gehiagorako edo izena emateko Induma Informazio Bulegoarekin harremanetan jar daitezke herritarrak, bulegoan bertan, 94 633 99 45 telefono zenbakira deituz edo infoinduma@yahoo.es helbidera idatziz.

Ikastaroen ordutegiak

  • Marrazkilaritza: asteartean, 17:00etatik 20:00etara, helduentzat; ostegunetan, 17:00etatik 18:30era 6 urtetik gorako umeentzat.
  • Joskintza: astelehenetan 17:30etik 19:30era.
  • Yoga: astearteetan edo ostegunetan, 19:00etatik 20:30era.
  • Mantentze-gimnasia: astearteetan edo ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara.
  • Trikitixa: oinarrizkoa (Isidororekin) ostegunetan, 16:00etatik aurrera; aurreratua (Iñakirekin) asteazkenetan edo ostegunetan, 16:00etatik aurrera.
  • Panderoa: asteazkenetan 20:30ean; ostegunetan, bestetik, 16:30ean edo 17:30ean.
  • Txalaparta: ostegunetan 18:30ean.
  • Dantzak: larunbatetan 09:00etatik 10:30era.