Albisteak

 

Aurten ere, Garbikerrek Garbigune mugikorra jarriko du orozkoarren eskura, etxeetan sortzen diren hondakin jakin batzuk behar bezala kudeatze aldera.

Bi edukiontzi mugikor dira, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalerrietan txandaka jartzen direnak. Herri bakoitzean astebete egoten dira, astelehenetik ostiralera. Orozkoren kasuan, irailaren 28tik urriaren 2ra kokatuko da Gorbeia kaleko aparkalekuan.

Zerbitzuaren helburua birziklapenaren kontzeptua erraztea eta hurbiltzea da; izan ere, herritarrek ez dute jada dauden Garbigune tradizionaletara joan beharrik eta udalerrian bertan egin dezakete.

Honakoak dira zerbitzu honetan onar daitezkeen hondakinak: etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresneria, sukaldeko olioa (ontzi itxietan), sakelako telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, xurgatzaile kutsatuak, tonerrak, tinta-kartutxoak, kapsula metalikoak eta plastikoak, pilak, CDak, DVDak eta kaseteak eta erradiografiak.