Albisteak

 
Alarma egoera dela eta, gizarteak ezin izan ditu heriotza ugari duintasunez artatu. Gertuko pertsona baten heriotzagatiko dolua prozesu naturala da, emozio askotarikoa eta kasu gehienetan norberaren inguruko pertsonen laguntzarekin aurre egiten zaiona.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak Betirako programa jarri du herritarren eskura, pandemiaren ondorioz pertsona gerturen bat galdu dutenei laguntzeko eta arreta psikologikoa emateko.

Talde espezializatu baten bitartez, Betirakok entzuketa, informazioa eta orientabidea eskaintzen ditu, laguntasun eta arreta psikologikoko prozesu bat jarriz pertsonen zerbitzura.

Zerbitzua eskatu nahi izanez gero, 900 908 744 doaneko telefonora deitu edo www.betirako.org webgunea kontsultatu ahal da.

 Triptikoa (PDF 1.04MB)