Albisteak

 

Kaleko animalien ugaritzeak direla eta, Orozkoko Udalak bando bat argitaratu du non, animaliak edukitzeko eta babesteko ordenantzan oinarrituta, honakoa gogorarazi den: "debekatuta dago bide publikoan eta orubeetan hegaztiei, txakurrei eta kaleko gainerako animaliei jatekoa ematea".

Bandoan jasotzen den bezala, ekintza horrek osasun publikoarentzat kaltegarria izan daitekeen arazo batzuk ditu: zikinkeria, usainak eta bizilagunei eragozpenak eragiteaz gain, arratoiak, labezomorroak eta intsektuak erakartzen ditu, eta animalia horien hiri-fínkapena sustatzen du.

Adierazitako araua ez betetzea arau-hauste arintzat joko da, Ordenantza honetako 39. artikuluan ezarritakoaren arabera.

 Bandoa (PDF 379KB)