Albisteak

 

Urriaren 31n, larunbatean, autodefentsa feminista saioa eskainiko da Kultur Etxean, udal Berdintasun Sailak Laia Eskolarekin batera antolatuta. 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00ak arte egingo dute.

Elebiduna izango da eta, aurreko edizioekin konparatuz gero, emakume gazteei egongo da zuzenduta, 11 eta 16 urte bitarteko neskentzat hain zuzen ere.

Orozkoko zein beste udalerrietako ekintzetan parte hartu nahi izanez gero, berdintasun.orozko@bizkaia.org posta elektronikoko helbidera idatzi edo 94 633 00 54 telefono zenbakira deitu daiteke.

 Laia Eskola Aiaraldeko egitarau osoa kontsultatzeko aukera dago hemen (PDF 677KB)