Albisteak

 

Kultura Sailak Orozkoko gazteriaren diagnostikoari ekin dio, udalerriko gazteenen egoera eta beharrak identifikatzeko helburuarekin. Plan honen barruan, lehen bilera bat egin zen  irailaren 10ean, Induman, Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko teknikariekin batera.

Horren ostean, elizan dauden espazioen egoera eta irisgarritasuna aztertuko dira -oztopo arkitektonikoak, sonoritatea, bainugelak, etab.-. Datu horiek bildu ondoren, foru parte-hartzailea deitu du udalak.

Batzar parte-hartzailea Gaztetxokoan izango da urriaren 23an, 19:00etan. Bertan, 15 eta 25 urte bitarteko gazteak aritu ahal izango dira, lokala izan ala ez. Edukiera mugatua dela eta, talde bakoitzeko bi ordezkari izendatu beharra dago eta izen-ematean zehaztu.

Izena emateko hiru bide daude: infoinduma@yahoo.es posta elektronikoko helbidera idatzi, 679 83 76 60 telefono zenbakira WhatsApp mezu bat bidali edo Induman aurrez aurre egin.