Albisteak

 

Azarotik aurrera, Nagusilagun programan parte hartzeko aukera izango dute Orozkoko 65 urte gorakoek. Bertan, ekintza fisiko, kognitibo eta sozialak landuko dituzte.
Kultur Etxean eskainiko da dohain eta, azarotik abendura arte, astean 1,5 orduko iraupena izango du. COVID-19 aurkako neurri zorrotzak hartuko dira, besteak beste, edukiera mugatua bermatzea.

Izen-ematea udal Gizarte Zerbitzuen bitartez, egunero 08:00etatik 15:00ak arte, edo Induma Informazio Bulegoan, asterarte eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara, egin daiteke. Epea urriaren 23an amaituko da.