Albisteak

 

Orozkoko Udalak diru-laguntza lerro jakin batzuk diseinatu ditu pandemiak kalte gehien eragin dien sektoreentzat. Lehenik eta behin, 90.000 euro bideratu ditu familientzako laguntza gisa, eta horietatik 23.637,55 euro konprometitu dira abendura arte.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzei (GLL) dagokienez, urte amaierara arte hitzemandako zenbatekoa 31.358,52 eurokoa da, eta aurrekontua, guztira, 46.188 eurokoa.

Gurutze Gorriak, bestalde, eskola-materiala eman die 6 eta 16 urte bitarteko herriko adingabe guztiei; horrez gain, haurrentzako kitak banatu dizkie 3 familiari, baita elikagaiak ere 27 familiari martxoan, uztailean eta laster azaroan.

Bestalde, bikoiztu egin da laguntza psikologikoko zerbitzuaren arduraldia, maiatzetik abendura, 6.100€ inbertituta.

Jarduera ekonomikoetarako laguntzak

14 autonomok jaso dituzte autonomoentzako eta mikroenpresentzako udal-diru-laguntzak; horien aurrekontu-esleipena 25.000 eurokoa da. Partida horren barruan, 17.250€ eman dira zuzeneko laguntza gisa.

Udalak, gainera, 8.000 euroko inbertsioa egin du kontsumorako bonuak sustatzeko, eta terrazen, uraren, estolderiaren eta zaborraren tasak salbuetsi ditu: 1.371,66 eta 18.181 euro, hurrenez hurren.

Krisi honek dirauen bitartean, Udalak lanean jarraituko du ondorio negatiboak arintzeko eta, beharrezkoa izanez gero, diru-laguntza gehiago onartuko ditu.